Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Materialen Zientzia eta Teknologiaren I. Kongresua

Arrasate, Maiatzak 3-4, 2012

Materialen Zientzia eta Teknologiaren I. Kongresua
Nabigazioa
Errota1

Kongresuaren kokapena:
Garaia Berrikuntza gunea, Goiru Kalea, 1 A Eraikuntza, Arrasate
Heltzeko planoa pdf icono

Materialen arloan gizartean aldaketa zientifiko eta teknologiko oso nabarmenak izaten ari dira azken urteotan. Horren ondorioz, material-mota berriak garatu dira eta datozen urteei begira, nazioarteko komunitatean esperantza handiak daude aurrerapen garrantzitsuen bidetik jarraitzeko. Horretarako garatu berri diren aztertzeko tresna eta modelizazio-teknika berriak kontuan hartu behar dira. Materialen Zientzia eta Teknologiaren arloetan bere jarduera profesional burutzen duten euskaldunak elkartzea jakintza- eta esperientzia desberdinak trukatzeko asmoz kongresu honen helburu nagusienetarikoa da.

Kongresua, Arrasateko Garaia Poloan izango da, Garaia izeneko eraikinean.

JAKINTZA-ARLOAK

  • Materialen prozesaketa
  • Karakterizazio-teknikak
  • Materialen propietateak (fisikoak, kimikoak, elektrikoak, mekanikoak,…)
  • Aplikazio eta erabilpen industrialak (eraikuntza, garraioa, energia, nanoteknologiak, estaldurak, bio,…)
  • Materialen modelizazioa
  • Materialak eta ingurugiroa (bizitza-zikloa, birziklapena,…)

Laguntzailea:

 

Zeharkako laguntzaileak:

Mondragon Logoa Eusko ikaskuntza logoa